Ibilbide ekologikoak pottoka zaldian

Sastarrain Baserri Eskolatik zaldi ibilbide ezberdinak eskaintzeko eta aldi berean Urola Kostako inguruneak ezagutzeko aukera emateko asmoarekin zuzentzen gara zuengana. Gure asmoa ekintza hau bertako pottoka zaldiarekin bulzatzea da.
Ibilbideak larunbat eta igandetan antolatuko dira batik bat eta aldi berean Sastarrain Baserri Eskolak antolatzen dituen ekintzetan parte har ditzakezue. Ekintza honetan parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 8 urtekoa da,  haurrak beti ere bere guraso edo tutoreak lagunduta badatoz. Partehartzaile gutxieneko kopurua bi izango da eta ibilbidearen iraupena egun erdikoa ezarri dugu; 4 ordu gutxi gorabehera.



Zaldi ibilbideekin konbinatuta beste ekintza batzuk egiteko aukera ere egongo da, hala nola, espeleologia,  eskalada, mendiko bizikletan ibilbideak, kanoak eta Zumaiako talasoterapiako zentruan eta Zestoako bainuetxeko ur termaletan  zirkuitoak.

Ondorengo taulan ekintza hauek guztien prezioak azaltzen dira: 
 
EKINTZA
PREZIOA
Egun erdiko zaldi ibilbidea
45.00 €
Egun osoko  zaldi ibilbidea
 85.00 €
Zaldi ibilbidea + mendiko bizikleta  edo kanoak
60.00 € (gutxienez 6 pertsona)
Zaldi ibilbidea  + espeleologia edo eskalada
70.00 € (gutxienez 6 pertsona)
Zaldi ibilbidea + Zestoako bainuetxea
Galdetu prezioa
Zaldi ibilbidea  + Zumaiako talasoterapia
Galdetu prezioa



 

Sastarrain Baserri Eskolan ingurugiroarekin, baserriarekin eta historiaurrearekin erlazionatutako ekintzak eta tailerrak antolatzen egiten ohi dugu lan. Gutxienezko 12 pertsonako taldeak egongo balira, hauek izango lirateke ekintzak eta  prezioak:
EKINTZAK
PREZIOAK
-BASERRI PROIEKTUA:
Ikuilua, baratza, ogia,  gozozintza, esnekiak, saskigintza, erleak
6.00 €
-NATURA PROIEKTUA:
Birziklaia, ura, ibilbide ekologikoak.
6.00 €
-EKAIN PROIEKTUA:
Su eta armen lantegia, indusketa arkeologikoa.
6.00 €




     
Baserri Ezkolarekin harremanetan jartzeko  sastarrain@jet.es  helbide elektronikora idatz dezakezue
edo 943148115 / 943148239  telefonoetara deitu.

Antolatzen ditugun ekintzei buruz informazio gehiago eskuratzero sartu internet lotura hanetan: