XVIII.mendean ur sendagarriak aurkitu zirenetik, Zestoako Bainuetxeak gipuzkoako txoko honetara osasun eta atseden bila zetozen milaka pertsonei ostatu eman izan dio. Bainuetxeak garai hobeak eta okerragoak ezagutu izan ditu, baina oparoena “hogeigarren hamarkada” izan zen, mundu osoko bainuzaleak etorri izan zirelarik. Bere babesean, Kilometro batetara kokatzen den Zestoa hotelez bete zen, udagaraia festa amaigabea bihurtzen zelarik. Urteen poderioz, uraren bertuteak aprobetxatzeko teknikak garatuz joan dira. Orain, eta instalakuntza guztien berriztapenarekin, igerileku termal, txorro, lokatz, sauna, jacuzzi eta abarrez goza dezakegu, eta noski, ura edate utsaz. Instalakuntzak ez daude soilik hoteleko bezeroentzat erreserbatuta, eta aurrezitaz, edozeinek goza dezake berauetaz. Irudietan Bainuetxearen ikuspegi orokorra, Urola ibaiaren ertzean, eta instalakuntza termalen hainbat xehetasun.

 
Irudietan Bainuetxearen ikuspegi orokorra, Urola ibaiaren ertzean, eta instalakuntza termalen hainbat xehetasun.