EKAIN PROIEKTUA-

Ekaingo historiaurreko Santutegia eta laister bisitarientzat irekia egongo den bere erreplika baserri eskola beraren ondoan egonik, programa honen motore nagusi bihurtzen dira. (ikusi Ekain lotura).

Ekain programa, metodologia historikora eta gizakiaren historiaurrera gerturatze bat bezala planteatzen da. Programa osatzen duten lantegiek praktika dute ardatz nagusi bezala ezagupenen transmisioarako.

Lantegiak, baserri eskolatik gertu dugun ondare historiko eta artistikoan zehar burutzen diren ibilbideekin osatzen dira.

 

 

"Arkeologi Indusketa"ren Lantegia

Arkeologi Indusketa baten metodologia ezagutu eta esperimentatzea helburutzat duen lantegi hau bereziki egokitua dagoen espazio batetan lantzen da.

Errealitate maila handia lortzen da bai espazio fisikoaren aldetik (babespean kokaturik dagoen lurrean eginiko benetazko zuloa da), eta baita hondakin materialengaitik (lur mota ezberdinak), aurkikuntzengaitik (Paleolitikoko industria litikotik Erdi Aroko eguneroko bizitzako objetuetarainoko benetazko faksimileak) eta tresneria arkeologikoengaitik ere (galga, lanabesak).

Metodologikoki, indusketa batetako lan mota ezberdinak erreproduzitzen dira: lurpetik ateratzea, garbiketa, sailkapena, ikerketa. Taldeen txandaketan oinarrituriko dinamika batek partehartzaile bakoitzari lantegia bere osotasunean probatzea uzten dio, lan mota guztietatik pasatuz.

"Historiaurreko Marrazkien" Lantegia

Historiaurreko horma-marrazkiek lilura handia eragitn dute gizarte garaikidean. Lantegian gauzatze teknikak ikusten ditugu, eta oxido eta aglutinatzaile naturalak erabiliz, zaldiak, zerbidoak, bisonteak... irudikatuko ditugu, kobazuloen barrenean historiaurreko gizakiek egin zuten moduan.

 

Armak eta Suaren Lantegiak

Sua menperatzea aurrerapausu teknologiko handiena izan zen, eta tresneria lanketa, ez armena bakarrik, hominidoak Homo Sapiens-aren kontzientzia osoa lortzera eraman zituen salto ikaragarria.

Lantegiak, armen lanketa teknikak berregiten ditu, silex-a eta beste elementu natural batzu erabiliaz (heldulekuentzako egurra, soka gisa erabiltzeko landare fibrak, aglutinatzaile modura erabiltzeko erretxinak).

Bizi iturri den suak, trebetasun handia eskatu zuen menperatua izateko, batipat ezerezetik sortua izateko. Lantegian, ardagaia eta piritekin hasita gure trebetasuna praktikan jarriko dugu.

"Ohiko Bizitza"ren Lantegia

Nolakoa zen historiaurreko elikadura? Eta jantziak edota bizilekuak? Lantegi honetan aztertu ahal izango dugu.

NATURA PROIEKTUA BASERRI PROIEKTUA
Ingurugiro heziketa
Kirola eta abentura
Irtenaldiak

Sastarrain baserri eskola