Baserri
zaharraren egitura, etxean taldeak abegitzeko beharrezko den erosotasun eta
funtzionalitatea emateko berriztatu zen. Gainera, erainkuntza gehigarriak ere
sortu ziren, hala nola negutegiak eta ikuiluak, ekintzak burutzeko posibilitatea
ematen dutelarik. Baserri eskolaren eraikuntza hiru solairutan banaturik dago,
eta bakoitzak funtzionalitate ezberdina du:
2005 urtean espazio berri bat zabaldu dugu: aisialdirako eta
lantegiak burutzeko egurrezko etxola
bat.
- Beheko
solairuan harrera, neguan gozatzeko
tximiniaz ornituriko jangela zabala,
sukalde modernoa, botikina, komunak
eta ikusentzunezko ekipoa duen egongela. Sarrera ondoan, kanpokaldean, ogia
egiteko labe tradizionala.
- Bigarren
solairuak ekintza ezberdinak burutzen diren balioanitzeko
bi gela handi ditu. Gainera laborategia, bi logela eta bulegoa ere topa
ditzakegu bertan. Hemendik, kanpokaldera daramaten terraza eta aterpe
batetara atera gaitezke.
- Hirugarren
solairuan logelak eta dutxaz hornituriko
komunak ditugu. Hirugarren altura honetan ingurunearen ikuspegi honenak
daude.
- Baserriaren
ondoan beste eraikuntza batzu daude: oilotegia
egazti ezberdinekin, ikuilu eta pikaderoa
eta baratza eta negutegiak.
Gainera zelai, zuhaizti eta landaz inguraturiko 95.000 m2 lursail.
Eraikuntzaren aurrekaldeko asfaltaturiko sailak aparkalekua
eskeintzen digu.
| Sastarrain
baserri eskola |
 |