|
|
| Hemen goitik ikusten duzun hau Sastarrain Baserri Eskola da, Zestoan (Gipuzkoa). Zelai, zuhaizti, baserri eta erreka garbiz inguraturiko bailara batean aurkitzen da, Euskal Herriko atlantikar ingurune zoragarria osatzen duten elementuz inguratua. Zestoa eta Sastarrain batzen dituen bidea (1,7 Km) zestoarren leku gustokoenetarikoa da, eta bertan kokatuko da baita Ekaingo kobazuloaren erreplika. Erreplika honen eraikuntza lanak hasiak dira dagoeneko. Bisitarientzat irekitzen dutenean, Sastarraindik minutu gutxitan iritsiko gara bertara. Ê Horregaitik eraiki zen Sastarrain hemen, paisaia eta inguruneko balio historiko eta naturalengaitik. Eskola umeak ingurugiroaren arazoetaz sentsibilizatzeko sortu genuen zentrua. Baina atsedena, natura, kirolak, ingurunearekin erlazionaturiko ekintzak eta nekazal bizitza ezagutu nahi duten edozein motatako talde, elkarte eta partikularrentzat ere irekita ditugu ateak. |
|
|
|
Gaur egun baserri eskola den eraikina aintzinako Sastarrain baserria da. Nekazal etxe honi buruzko aipamenak XV.mendetik agertu izan dira, garai artako ate sendo eta gezileihoak mantentzen dituelarik. 1992an baserri eskola eta aterpe gisa ireki zenetik, bisitariei beharrezko erosotasuna eskeintzeko berritua izan zen. |
|