Sastarraingo inguruetatik pasio bat

(Irudien proiekzioa, 252K) ) Flash 4.

(Irudien proiekzioa musikarekin, 568 k) Flash 4.

 

 

 

Sastarraingo bailara

Zestoatik Sastarrain Baserri Eskolara 1,7 Km daude. Izen berdineko bailara aldiz hurrunago doa, aintzinako Agitta errotetan amaitzen delarik. Historiaurrean biztanleak izan zituen bailara honek. Ekaingo multzoa osatzen duten haitzuloetan aro ezberdinetako aztarnak topatu izan dira, eta baita hartz hezurdurak ere, haitzuloak egonleku bezala erabiltzen bait zituzten. Guztietatik bereizgarriena Ekain II da, baserri ondoan kokatua, magdaleniense garaiko santutegi labarra (Ikus Ekain orria). Erdi Aroan, 1383an, Zestoako herria sortuko da. Bailararako sarreran, eta garai berdintsuan, Lili Jauregia eraiki zen, harrizko ornamentazio elementuak dituen Gotiko erako Jauregia, zaharragoa den Lilibea etxea, errotak eta burdinola Txiki eta Nagusia. Burdinaren lantegi zahar hauetatik bigarrenaren presa altua mantentzen da, baserri eskolara garamatzan bide ertzean.

Zestoa eta Udalerria

Zestoako udalerriak ibilbide zoragarriak burutzeko ingurune atsegina eskeintzen digu, interes historiko, paisajistiko eta naturala duten elementuez betea. Gure bidean erlijio arkitektura (Zestoa eta Aizarnako parrokiak –biak XVI.mendekoak- eta hainbat ermita), arkitektura zibila (Lili eta Alzolaras jauregiak), herrikoia (Akua, Aizarna eta Alzolaras inguruko baserriak), industriala (Alzolaras-eko aintzinako burdinoletatik Arroako kare hidraulikozko labeetaraino), e.a... aurkituko dugu. Santa Engraziako ermita biziki azpimarratuko dugu, bere antzinatasun eta kokapen paisajistikoagaitik, eta baita Aizarnako herria ere, Gipuzkoako nekazal ingurunearen erreflexu. Haritz, Pago eta Arte zuhaiztiek, larre zelaiek eta erreka garbiek gure ibilbideak gidatuko dituzten bideak inguratzen dituzte (baliza bidezko ibilbideak barne). Zestoan bisitatu gabe utzi ezin daitekeena bere bainuetxea da. Hotel zerbitzuaz gain, bertako bezero edota bisitarien gozamenerako programa termal osoak eskeintzen ditu.

de imágenes, 350 k)

Zestoako Bainuetxea.

Zestoan bisitatu gabe utzi ezin daitekeena bere bainuetxea da. Hotel zerbitzuaz gain, bertako bezero edota bisitarien gozamenerako programa termal osoak eskeintzen ditu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Sastarrain baserri eskola