|
Ingurugiro heziketa lantegiak, kirol abentura ekintzak, inguruneaz gozatzeko aukera pasio ezberdinetan, Zestoako Bainuetxean gozatu eta erlaxatzea, laister Ekaingo kobazuloaren erreplikara bisitaldiak, Euskal Herria ezagutzea... Sastarrainen gauz gehiago egiteko aukerarik ba ote dugu? Bai, baserri eskolak irtenaldiak ere antolatzen ditu. Ikasleentzat, normalean ingurugiro ekintzen gehigarri bezala, interes pedagogikoa duten lekuetara bisitaldiak antolatzen dira. Hauek dira posibilitate batzu:
Helduekin burutzen diren irtenaldiak taldeen behar edo interesen arabera antolatzen dira. Aurrez aipaturiko lekuei euskal hiriburuak gehitu behar zaizkie, sahiestezinak diren Bilboko Guggenheim Museoa eta Donostiako Kursaal-eko kuboak barne. Ezin Bilbotik alde egin bere alde zaharra eta taberna eta pintxoak ezagutu gabe. Eta zer esanik ez Donostiaz, hain ezaguna den alde zaharrak euskal sukaldaritza famatu egin duen gastronomi gutizi guztiak biltzen baititu. Eta euskal sukaldaritzaz hitzeginez, otsailetik udara bitarte sagardotegiak irekitzen dira. Baserrietan kokaturiko lokalak, non sagardo basokadatik basokadara haragi on, bakailao eta Idiazabal gazta dasta ditzazkegun. Sagardotegi ezagunenak Astigarraga eta Hernani artean banatzen dira, eta baita Sastarraindik gertuago dauden beste batzu ere. Herri Kirolak bizirik diraute, eta ikusi edo praktikatu ere egin daitezke inguruko herri guztietan. Urtean zehar pilota txapelketak, aizkolariak, harrijasotzaileak, sokatira... antolatzen dira. Gure irtenaldietan sagardotegietarako bisitaldiak antolatu ditzakegu, eta kirol ikuskizunetara ere joan gaitezke.
|
|
euskal
pilota
|
|
|
|
|
| Sastarrain baserri eskola |