![]() |
Zestoan, gipuzkoar nekazal paisaia ezagutu eta gozatu daiteke, baserri eskolatik hasita burutuko ditugun ibilbide txikien bitartez. |
![]() |
75 pertsona baino gehiago abegitu daitezke Sastarrainen erosotasun osoz, eta pedagogi, kirol eta baserri (ikuilu, negutegi...) instalakuntzez gozatu. |
| Eskalada, parapentea, senderismoa... eta abentura gehiago. Pedagogi programaketek baserri eskolako ingurune natural eta nekazal giroaren ikerketa dute helburutzat. | ![]() |
| Duela 13.000 urte, bailarako biztanleek Ekain haitzuloko (baserri alboan) paretak margotu zituzten. Orain, erreplika eraikitzen ari dira, jatorrizko haitzuloaren misterio guztia gaur egungo bisitariari azaltzeko beharrezko teknika mordernoenak erabiliz. | ![]() |
![]() |
Sastarrain bisitatzea Euskal Herria ezagutzeko aitzakia ezin hobea da. Bertako jende, herriak, gastronomia... Donostia, Bilbo, eta kostaldeko (kultura, hondartzak...) edota barrukaldeko (paisaia, artea eta natura) hainbat eta hainbat herri. |
SASTARRAIN, Baserri Eskola eta Aterpea da, Naturaz gozatu eta ikasteko zentrua. Zestoan kokaturik dago, Gipuzkoan, Ekaingo aztarnategi miresgarriaren ondoan, izen bera duen bailaran, Sastarrain. Urtean zehar asko eta asko dira baserria bisitatzen duten ikasleak, eta beraientzat dira bereziki gure hezkuntza programak. Baina beraientzat bakarrik? Heldu edota beste edozein taldek ere modu guztietako egonaldi eta ekintzak burutu ditzakete, noski! Horretarako programaketa berezi eta ekintza pilo bat dugu. Ondorengo orrialdetan beharrezko informazio guztia topatuko duzu. Gozatu zure bisitaldiaz!
Sastarrain Baserri Eskola
| Sastarrain baserri eskola |