|
Euskal
Herria, gozatzeko lekua.
Sastarrainen kokapena ezinhobea da bertatik Euskal Herria ezagutzera irteteko.
Euskal Herriaren tamaina eta komunikabide onek egun bateko ibilaldi anitz
burutzeko aukera ematen dute. Honela herri, hiri eta xarmaz beteriko natura
eta paisaiak ezagutu ahal izango ditugu. Zestoa gipuzkoar kostaldetik
8 Km.tara dago, Donostiatik 40 Km.tara, Bilbotik 80 Km.tara eta Gasteiztik
120 Km.tara. Nahiz autoz nahiz garraio publikoz, berehala irits daiteke
hiru euskal hiriburuetara. Hona hemen Gipuzkoako zenbait leku, baserri
eskolatik gertuenak, eta ibilbideak burutzeko gure gogokoen direnak.
|