|
Sastarrain sortu zenetik, zaldia beti gurekin izan da. Ikuiluan, zaldi eta behorrek beste animalia batzuekin banatu izan dute lekua, eta beren bizkar gainetik hainbat eta hainbat haur pasa dira. Bada ordea maitasun berezia diogun zaldi espezie bat: pottoka, Euskal Herrikoa den eta gorpuzkera txikia duen zaldi arraza, hau dela eta euskal ponia bezala ere ezagutzen dena. Tokiko beste zaldi arraza batzu bezala, pottokak ere zailtasun momentuak izan ditu, ia ia desagertzeraino iritsi delarik. Zorionez, azken urteetan espezie hau berreskuratzeko ahalegin sendoak egin dira. Berreskuratze atal honetan, baina bereziki gure herentzia natural eta kulturalaren parte den euskal ponirako hurbiltze honetan, Sastarraindik hainbat ekintza ezberdin prestatzen ari gara. Ekintza guzti hauen elkarlanak "Sastarrain Pottoka Zentrua" osatzen du.
|
Pottoka, "celta" zaldi motaren barne aurkitzen den arraza bat da. Zaldi mota honen altuera 120 eta 132 zm. artekoa izan behar du, eta bere pisua 220 eta 300 Kg artekoa. Orokorrean kolore iluneko zaldia da, sendoa eta historiaurreko itxura duena, klimatologi egoera gogorrak gainditzeko oso egokia. |
|
Pottoken lantegia. Ikaslegoaren aldetik pottoken mundurako gerturatzea lortzea lantegi didaktikoen bitartez eta zaldiheztegian poni gainean gidari batekin ibiliz. Pottokekin ekitaziorako hastapenak. Bost egunetan jarraian ekitazioaren hastapenak ikasi ahal izango dituzu, eta oinarrizko trebetasunak menperatu. Sastarraingo ingurunea oso egokia da egun atsegin bat igarotzeko. Momentu hauetarako pottokek gidatutako gurdietan pasioak eskeintzen dizkizuegu, zaldi uhaletatik gidatutako irteerak, zaldi ibilbideak, eta zure zaldia pupilajean ere jaso ahal izango dugu. Etorkizun luzeago bati begira, Sastarrainen hipoterapia programentzako toki bat eskeini nahi dugu (arazo psikiko edo fisikoak dituzten pertsonentzako zaldien erabilera terapeutikoa), pottoken hazkuntza eta heziketa, "Pottokaren Museo" txiki bat sortzea, eta baita zaldiekin festa edo proba ezberdinak antolatzea ere. |