Sastarrain,
Ingurugiro Heziketa.
Baserri Eskolak Ingurugiro Heziketan espezializaturiko zentruak dira. Hau da Sastarraingo ekintza nagusia, ikastetxeentzako ingurugiro heziketako programa espezifikoak eskeintzen dituelarik. Programaketa hauek bi, hiru edo egun gehiagotan zehar burutzen dira. Hauetako bakoitzak helburu ezberdinak ditu ezagupen eta gaitasunak eskeintzeko orduan, baina metodologian elementu berdinak erabiltzen dituzte (behaketa eta esperimentaketa), baita ingurugiroaren kontserbazioa bilatzeko konpromezu etikoa ere. .
Programaketa bakoitza lantegi eta ekintza ezberdinak burutzean datza. Programa baten barruan ekintza ezberdinak burutuz (bakoitzean alde partzial bat aztertuz) helburu orokorrak lortzen dira. Programaketa oso bat burutzen ez bada, ekintza ezberdinak aukeratu daitezke. Hauek, taldearen interesen arabera autatzen dira (egonaldiaren iraupena, eskola programarekiko integrazioa, e.a.). Programa hauek aisialdi eta kirol ekintzekin osotzen dira, hauetako batzuk lantegietako helburuak betetzeko balio dutelarik. Egunero gaubelak burutzen dira, dramatizazio ekintza eta jokuekin. Gainera, baserri eskolako behorretan pasioak, ingurune edo gertuko herrietara irteerak (Tren Museoa, Ekologia Museoa Azpeitian, Loiola, Zumaia, Donostiako Aquarium-a, Guggenheim museoa, e.a.), espeleologia, tirolina, eta beste hainbat abentura. Sastarrainen burutzen diren hiru programak honoko hauek dira: |
|
|
|
|
| Sastarrain baserri eskola |