|
Ekaingo kobazuloa 1969an aurkitu zen Aranzadi Natur Zientzien Elkarteko kide batzu ingurunearen araketa bat egiten ari zirela. Margo parietalen aparteko multzo bat da, ÒFranco-CantabrikoÓ eskolako hoberenetarikotzat jotzen delarik. ÒAuri–acienseÓ aroari dagokio, Goi Paleolito bukaeran, nahiz eta koba sarreran topaturiko gela arrastoek denbora luze zabalagoa hartzen duten. Agian momentu ezberdinetan burututakoak diren arren, margo eta grabatuen lodierak 13.000 urteko antzinatasuna du. Ê Multzoa animali eta seinu irudikapen zabalaz osatua dago, batak eta besteak margotuak edo grabatuak agertzen direlarik. Margoen kasuan, irudiak monokromoak (beltza edo gorria) edo bikromoak dira (kolore bien konbinazioa). Animalien 60 irudi irudikatzen dira: zerbidoak, ahuntzak, bisonteak, arrainak, hartzak... baina teknika kalitate handiena duten eta gehien agertzen diren animaliak zaldiak dira. Hauetako batzu, gorri eta beltz edota kolore bakarrean margotuak, tripaldean ÒMÓ forma azaltzen dute, beste zaldi irudikapenetatik bereizten direlarik.
|
Zilueta, zatikako zilueta edo hiru laurdenetan irudikatuak ager daitezke, bolumen sentsazioa eman nahian. Batzuetan zainketa berezia ezarri zaie ile edo apatxak margotzerako orduan. Haitzulo barnean ezkutatuak, beren sekretua kanporatzera ukatzen dira, zertarako margotuak izan ziren azaltzera. Dakigun bakarra zera da, duela milaka urte, gizakiak iadanik bere kezka espiritualak irudikatzea bilatzen zuela.
Zaldi bikromoa (beltza eta gorria) tripaldeko ÒMÓ bereizgarriarekin. ___________________________________________ Orrialde honetako eta datozenetako irudi guztiak Aranzadi Natur Zientzi Elkarteari dagozkio. |
Koba eta bertako marrazkietara gerturatze txiki bat. |
||
|
Historiaurreko artearen faksimile erreproduzioaren azken teknikek, jatorrizko kobazuloan senti daitezkeen sentsazio berdinez gozatzeko aukera emango die bisitariei. |
||||