Sastarrainen denetarik dugu zure egonaldia ahazteziña izan dadin: tailerrak egiteko gelak, baratzea eta ikuilua, zelai handiak kirol ekintzak lantzeko eta jolas ezberdiñak bertan egiteko.
Etxea instalazio eta hornikuntza egokiaz osaturik dago: literak, dutxak, jolas ezberdiñak egiteko gela, telebista...
Gure jangelak gustoko duzun janaria zerbitzatuko dizu, eta baserri inguruko animalia ezberdiñak zure lagun berriak izango dira.
8 eta 13 urte bitartean badituzu zatoz egonaldi ahaztezin batez gozatzera!
7 eguneko txandak
1-7 abuztua ingelera
1-7 abuztua euskera
12-18 abuztua euskera
22-28 abuztua euskera
29 abuztua - 4 iraila euskera
266 € pertsonako
curso de equitación (optativo) 100 €




Gure udako kampamenduetan zuretzako hau dena antolatu dugu: artisautza tailerrak, goxogintza, esnegintza, pelotagintza, historiaurrea (ekainberrira bisita eta historiaurreko kanpamenduak sua, arma eta txabolak), irteerak mendira eta hondartzara, eskalada, piraguismoa eta beste hainbat kanpoko kirol ekintza, taldeko jolasak eta gaubelak antzerki eta musikarekin.
Sastarrainen ez zara aspertuko gure monitoreekin eta ezagutuko dituzun lagun berriekin. Zatoz gurekin, zure zai gaude!
|
|
|
Udako Kanpamenduak Abuztua 2011